XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ZERU urdinaren gardetasunean isladatzen zen Río de la Platako itsas-isatsaren zilueta nire salatik, leihoak kaletako kafetegi, Maldonado kasema eta Obserbatorio aldera zuela ikuspegia; une hartan, hain zuzen, eguzki-errainuen ibilbidean zegoen beirategiko zilarrezko baxeren distira sordina (ze egunkariari errepaso bat ematearren eseri nintzen, eta berriro eguzkiaren isladak whiskyz beteriko kristal biselatuzko edalontzian); baxerategiko flasko, botila-brandy, ontziteria metalikoetan ere antzeko argi-jokuak.
Elbira nire emaztearen urrats nagiak entzun nituen logela aldean; egia esan, ez dakit zergatik, baina bi egun zeramatzan berak, zegoeneko, neguko erropak armairu handitik txikira garraiatzen
Segidan, sekulako zarata berriro; antza, pertxeroak erori zitzaizkion .
- Zatoz, Fidel. Traje-multzoa jausi zait; badakizu, Dora neskamea kanpoan da gaur, eta bakarrik nago. Zatoz lehenbailehen!
- Itxaron egidazu apur bat... -aztoraturik eta deseroso nik, ez bainengoen etxeko eginbeharretan parte hartzen ohitua.
- Ze gibela zurea...! Beti egunkaria irakurtzen.